Urretxuko Udalak bederatzi lagun kontratatuko ditu urria amaieran eta azaroa hasieran egingo den Mineralogia eta Paleontologia Asterako: Urrelur museorako atezain bat, udaletxeko atarian egingo den erakusketarako atezain bat, Ederrena pilotalekuko mineralen eta fosilen azokarako atezain bat eta haur parkerako sei begirale.

Urreur museoko eta udaletxeko atezainek hilaren 30etik azaroaren 5era lan egingo dute eta Ederrena frontoiko atezainak eta begiraleek azaroaren 3tik 5era.

Informazio gehiago nahi dutenek edota izena emateko asmoa dutenek Urretxuko udaletxera jo behar dute.