Emakumeok Mugimenduan egitasmoak martxan jarri duen aplikazioa jendartean ezagutarazteko, Txita ibiltaria Gipuzkoako 21 udalerritan ibili da irailean eta azaro arte horretan ariko da herri ezberdinetan. Gaurtik hasita asteazkenera bitarte Tolosaldeako eskualdean ere izango da. Hain zuzen ere, Villabonan, Anoetan eta Ibarran egingo ditu geldialdiak.

Azaldu digutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankide-tza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kirol Zuzendaritzaren bitartez, emakumea eta kirola programaren baitan, 2021ean jarri zuten abian Emakumeok Mugimenduan egitasmoa. 18 eta 64 urte arteko emakumeen aisialdiko jarduera fisikoa eta kirol ohituren inguruko azterketa egin zuen egitasmo honek eta Gipuzkoako ia 4.000 emakumeri egindako galdeketaren arabera, 3 emakumetik 1 aktiboa ez dela, hau da, astean kirola 120 minutu baino gutxiagoz egiten dutela, ondorioztatu zuten. Errealitate honen aurrean, emakume orok mugimenduarekin bat egitea helburu duen egitasmoa jarri zuten martxan. Eguneroko jarraipena egiteko eta emakumeen aktibotasuna sustatzeko app-a aurkeztu du aldundiak, Emakumeok Mugimenduan app-a, eta hau ezagutarazteko helburuarekin txita ibiltaria izango da aste honetan eskualdean.