Martin Garciaren, Lemniskatako kidearen, Tesoros fotográficos del siglo XIX en el Archivo General de Navarra hitzaldiak hasiera emango dio Ordizientzia 2023 zikloari. Gaur arratsaldean burutuko da saioa, 19.00etan, Barrena Jauregian. Bertan, Lemniskata Kaierak bildumako zazpigarren alea aurkeztuko du Garciak, eta bailarako argakirik zaharrenak erakutsiko ditu, Brunetek XIX. mendean egindakoak.

Ordizientzia 2023 zikloaren hurrengo saioa urriaren 20an izango da. Michele Modugnoek Luz, colores y tecnología hitzaldia eskainiko du, Barrena Jauregian, arratsaldeko 19.00etan.