Astelehenetik aurrera, Urretxun San Martin auzoan eta Barrenkalen egoiliar txartela dutenek bakarrik aparkatu ahal izango dute gauez (20.00etatik 08.00etara). Eguneko gainontzeko orduetan (08.00etatik 20.00etara) nahi duten guztiek aparkatu ahal izango dute.

Ordenantza martxoaren 30eko osoko bilkuran onartu zen, aho batez. Apirilean San Martin auzoan asfaltatze lanak egin ziren eta ondoren San Martineko eta Barrenkaleko aparkalekuak margotu zuten. Maiatzean, ekainean eta uztailean egoiliarrek txartela eskatzeko aukera izan zuten. Txartelak egoiliarrei banatu zaizkie dagoeneko, beraien autoetan jar ditzaten.

Udaltzainek ordenantzak agindutakoa betetzen dela ziurtatuko dute. Urriko lehen egunetan gauez San Martin eta Barrenkalen aparkatzen duten ez egoiliarrei oharrak jarriko dizkiete, baina ondoren isunak jartzeari ekingo diote.