Urrelur mineral eta fosilen museoak Errioxara irteera mineralogikoa antolatu du urriaren 7rako.

Navajun eta Cervera del Rio Alhamara joango dira. Goizez Navajungo Victoria pirita meatetegia bisitatuko dute. Mundu osoan ezaguna da, bertako piriten forma kubiko perfektuengatik. Ondoren, Cervera del Rio Alhaman bazkalduko dute, Bazkalostean, goizean jasotako aleak sailkatuko dituzte. Gainera, kobazuloetako bizitza aztarnak ikusiko dituzte eta etxera bidean Pirinioetako orogeniak sortutako forma bereziak ere bai.

Autobusa 7.30ean abiatuko da Urretxuko Iparragirre plazatik. Hamar minutu lehenago aurkezpena egingo dute. Helduek 41 euro ordaindu behar dute, dena barne. 7-16 urteko haur eta gazteek (2007tik 2016ra jaiotakoek) 31 euro ordaindu behar dute.

Irteera honetan parte hartu nahi dutenek urrelur@urretxu.eus helbidera mezua bidali behar dute. Urriaren 4a da azken eguna.