Zortzi tailer antolatu dituzte Urola Garaiko jabetze eskolan. Hala adierazi dute Estibaliz Ripa eta Irati Bordagarai Berdintasun teknikariek. Hurrengo tailerrak antolatuko dira: Emakumeak mugimenduan; Etxeko konponketen ikastaroa; Zoru pelbikoa indartzeko tailerra; Noka; Beste urtaroa, klimaterioa; Barrez lehertzen, umore tailerra ikuspegi feministatik; Txalaparta eta Emakumeen artean minbiziaren inguruan.

Tailer gehienak Emakumeen Etxean egingo dira (Urretxuko Pagoeta auzoan), baina zoru pelbikoa indartzeko tailerra Ezkion izango da eta noka tailerra Legazpin.

Noka ikastaroaren helburua emakumeen artean konfiantzazko giroa sortzea da. Saioak urriaren 3, 10, 17 eta 24an izango dira, 17.30etik 19.30era, Emakumeen Etxeko Legazpiko lokalean (musika eskola zegoen tokian).

Zoru pelbikoa indartzeko tailerreko saioak astelehenetan izango dira, 17.30etik 19.00etara Ezkioko udaletxean. Urriaren 2an hasiko da eta abenduaren 4an amaitu.

Etxeko konponketen ikastaroa astelehenetan izango da, 17.30etik 19.30era. Urriaren 16an hasiko da eta azaroaren 27an amaitu. Umore tailerrari dagokionez, azaroaren 17an eta 18an egingo dute. 17ko saioa 17.30etik 20.30era izango da eta 18koa 10.00etatik 14.00etara.

Emakumeak mugimenduan tailerrean aske mugitzen ikasiko dute. Saioak ostiraletan izango dira, 9.30etik 11.00etara. Tailerra urriaren 13an hasiko da eta abenduaren 15ean bukatu.

Beste urtaroa, klimaterio izeneko tailerraren helburua bizitzaren bigarren erdian sartu diren emakumeek etapa horretako aldaketak ezagu-tzea da. Saioak urriaren 21ean eta azaroaren 4an izango dira, 10.00etatik 14.00etara.

Txalaparta ikastaroa ostiraletan izango da, 17.30etik 19.30era. Urriaren 27an hasiko da eta azaroaren 24an amaitu. Bukatzeko, minbiziaren inguruko solasaldiak azaroaren 23an eta 30ean izango dira, 17.30etik 19.00etara.

Tailer hauetan 16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete. Izena emateko, Emakumeen Etxera deitu behar da (943 252 389) edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.