2019tik senidetze akordioa du Tolosak Charleville-Mézières (Frantzia) herriarekin eta, lotura horretan gehiago sakontzeko helburuarekin, frantziarrek Tolosako Udalaren ordezkaritza bat jaso dute. Andu Martinez de Rituerto alkateak, Goiuri Eceiza Kultura zinegotziak eta Garikoitz Lekuona Komunitate eta Gobernantzako teknikariak osatu dute udalaren ordezkaritza, eta hitzarmenaren lan-lerro nagusien inguruko solasaldia izan dute.

Kultura, hezkuntza, gastronomia, elektromugikortasuna eta industria 4.0 dira lerro nagusiak eta, lehen bietan zentratu dira oraingoan.