Síguenos en redes sociales:

Kirol eta kultura ikastaroak Olaberrian

Irailaren 25era bitartean izena eman daiteke kultura@olaberria.eus helbidean

Olaberriako Udalak kirol eta kultura ikastaroak antolatu ditu hasi berri den ikasturterako. Dagoeneko izen-ematea zabalik dago kultura@olaberria.eus helbidean, eta hilaren 25era arte luzatuko da.

Kirol ikastaroei dagokienez, Udalak bost aukera prestatu ditu: pilates (astearte eta ostegunetan, 18.15ean), hirugarren adinekoentzak gimnasia (astearte eta ostegunetan, 10.30 eta 11.30etan), zumba (astearte eta ostegunetan, 19.30etan), yoga (astelehen eta asteazkenetan, 09.30 eta 17.30ean), eta yoga dinamikoa (astelehen eta asteazkenetan, 19.00etan). Kirol orientatzailearen zerbitzua urrian hasiko da. Asteazkenetan eta ostegunetan eskainiko da, aldez aurreko hi-tzorduarekin.

Bestalde, kultura ikastaroak ondorengoak dira: sukaldaritza, arroza modu ezberdinetan egiten ikasteko (hilaren 26an); josketa (astelehenetan, 15.00 eta 17.00etan); eta eskulanak (astearteetan, 18.00etan).