Zuhaitzen istorio harrigarriak jarduera antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak. Helburua, gure basoetan bizi diren arbolak identifikatzen ikastea da. “Zuhaitzak bizi dugun paisaiaren parte dira. Oso leku garrantzitsua betetzen dute gure kulturan. Itzala ematen digute, bakea transmititzen digute, eta gure mendiei zein parkeei kolorea ematen diete”, azaldu dute antolatzaileek.

Familiei zuzendutako jarduera da eta hilaren 24an, igandean, burutuko da, 10.00etatik 12.00etara. Parte-hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute aldez aurretik anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidean.