Esanezin taldearen kontzertua, gaur Igartzan
2023. urteko Igartza Musika Zikloko hamairugarren musika saioa izango da
Esanezin taldeak kon- tzertua eskainiko du gaur gauean, 21.00etan, Igartzako Jauregian. 2023. urteko Igartza Musika Zikloko hamairugarren musika saioa izango da.
Esanezin izenarekin, bakarka, Ianire Aranzabek (Altzagarate 1999) Aireratzen diskoa kaleratu zuen 2021ean. Aurrerago, Esanezin talde bihurtu da; eta talde moduan Esanezinen bigarren diskoa argitaratuko dute azaroan.
Gaurko kontzertuan, lehen diskoko abestiak abesteaz ez ezik, kanta berriak ere kantatuko dituzte. Musika saioa era akustikoan eskainiko dute, Ianire Aranzabek (gitarra akustikoa eta ahotsa), Iñigo Asensiok (teklatua), eta Imanol Rubiok (gitarra elektrikoa).
Bestalde, Igartza Musika Zikloko hurrengo kontzertua Pausek eskainiko du, Xabier Zeberiok eta Iñar Sastrek. Urriaren 1ean izango da emanaldia, Igartza Jauregian.
Temas
Más en Bertan
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo
-
Urola Garaian ekitaldi ugari antolatu dira Martxoaren 8aren inguruan
-
Encuentro sobre energía fotovoltaica en Eibar el 12 de marzo
-
El PNV denuncia la falta de limpieza de las calles de Azpeitia