Irailaren 18tik 29ra irekiko da Jabetze Eskolen zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Azpeitiko Jabetze eskolan, zortzi ikastaro eskainiko dira, abendua bitartean: skate; eskalada; autoestimua eta ahalduntzea; emakumearen zikloak eta osasun hormonala; Moitu bazterrak! korrika ikastaroa; batukada feminista eta joskintza eraldatzailea. Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste sei ekintza ere izango dira abendua bitartean. Gainera, Azpeitiko Emakumeen Oroimen historikoko proiektua martxan jarriko da. Horretaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira urritik aurrera.

Izen emateak eta informazioa Emakume Txokoan (astelehenetik ostiralera, 09.00-13.00 eta 16.00-19.00. Tlf. 943 157 055 eta 688 151 000; e-mail emakumetxokoa@azpeitia.eus.