Ordiziako Irakurle Taldeak irailaren 29an hasiko du denboraldi berria. Anari Alberdi Santestebanen Gari eta goroldiozko liburua izango dute taldekideek solasgai.

Irakurle taldearen hamabigarren ikasturtea izango da aurtengoa. “Orotariko gaiak izaten ditugu mintzagai, oso aberasgarria da liburuen irakurketa osagarriak egitea”, azaldu du Irati Goikoetxeak, saioak gidatzen dituen pertsonak. Horrela, parte hartzera gonbidatu ditu ordiziarrak: “Tartean-tartean jende berria hurbiltzen da taldera eta oso pozik gaude, irakurle taldeak zabal-zabalik ditu ateak parte hartu nahi duen ororentzat.

Lehen saioa Barrenan izango da, arratsaldeko 18.00etan.