Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, ostirala eta larunbata bitartean Alustizara igotzeko bidegurutzetik Erreka baserriraino doan bidea itxita egon da errepidean burutu diren hobekuntza lanak direla eta. Zoruaren egoera kaskarrari irtenbide bat emateko, Udalak eremu hori asfaltatu eta txukundu du. Hobekuntza lan hauek behin amaituta, bidea zabalik dago berriro ere.

Udalaren esanetan, “bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta bide batez, landa eremua indartzea” da helburu nagusia. Horrela, Asfaltos Urretxu S.A. izan da lan hauek burutzeaz arduratu den enpresa eta jakinarazi da bide horren asfaltatze-lanak egiteko 16.015 euro inbertitu direla. Aste honetan ere Alustizara igo- tzeko bidean egingo dira hobekuntzak eta lan hauek trafikoan eragingo dute. Lanen zehaztasunak argitaratuko dira datozen egunetan eta beraz, zabalduko diren mezuei adi egoteko deia egin du Udalak.