Idiazabal kalea 13.00etatik 14.00etara itxita egongo da
Bihar Donostia Klasikoaren eraginez, Urnietan ezingo da kotxerik ibili tarte horretan
Bihar Donostiako Klasikoa jokatuko da eta txirrindulari lasterketa Urnietatik igaroko da hainbat trafiko etenaldi eraginez.
Tropela Andoaindik iritsiko da 13.30 aldera eta herri osoa zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernaniruntz jarraitzeko. Gauzak horrela, 13.00etatik 14.00etara bitartean ezin izango da ibilgailurik ibili, izan ere, Andoaindik Hernanira doan errepide osoa itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota.
Beraz, ibilgailuarekin irten edo sartu behar dutenek lehenago egin beharko dute.
Obrak
Bestalde, Idiazabal 20-22 inguruan gauzatu beharreko obra batzuen ondorioz, eremu horretako aparkaleku batzuk kenduko dira behin-behinean, bai Idiazabal kalean bertan eta baita Lizardi kalean ere.
Aparkaleku horiek libre egon behar dute abuztuaren 1ean. Udaltzaingoa atzo hasi zen autoak kentzen.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años