Lasarte-Oriak bihar Santa Ana ospatuko du
Meza, luntxa, dantza, desfilea eta azkeneko urteko gaiak biltzen dituen parodiak osatuko dute egitaraua
Bihar egun handia biziko da Lasarte-Orian Santa Ana egunaren ospakizunekin. Eguna 11.00etan hasiko da Brigitarren komentuan eskainiko den mezarekin.
Hau amaitzean, 11.45ak aldera, luntxa egongo da Brigitarren komentuaren kanpoaldean.
Gainera, 12.00etan, Santa Ana egunaren dantzaldia eskainiko dute Erketz dantza taldeko kideek Santa Ana karkaban.
Arratsaldean, 18.30ean, parodian parte hartuko duten aktoreak desfilean aterako dira herriko kaleetatik barrena.
Amaitzeko, Okendo plazan, urtero bezala, aktore bolondresek ikasturtearen errepaso umoretsua egingo dute 20.00etatik aurrera. Herrian puri-purian izan diren hainbat gai hartuta prestatu dute gidoia Julen Basterrak, Juan Luis Eizmendik eta Pablo Barriok.
Temas
Más en Bertan
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo
-
Urola Garaian ekitaldi ugari antolatu dira Martxoaren 8aren inguruan
-
Encuentro sobre energía fotovoltaica en Eibar el 12 de marzo
-
El PNV denuncia la falta de limpieza de las calles de Azpeitia