Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantea egingo da gaur. Aiako Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Testaje Zentroan izango da.

Bertan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusina eta Pirenaika. Lumusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak baita ere.

Aiako Testaje Zentroan egingo dute Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantearen aurkezpena goizeko 11.45ean izango da. Hala ere, 15 minutu beranduago hasiko da enkantea.

Bertako antolatzaileek azaldu dutenez animalia bat erosten duenak 50 euro gehiago ordaindu beharko ditu administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa... emateagatik).

Orain arte egin diren Arraza Anitzeko Ganaduen Enkanteak igandean egin ohi izan dituzte normalean. Hala ere, antolatzaileek egun bat aurreratzea adostu dute hauteskunde orokorrak direla medio.