Aiako Santio jaiak gaur hasiko dira eta datorren asteko igandean amaituko dira. Gaur, gaueko 23.00etan Fan&Go taldeak joko du eta ondoren Oilasko Biltzea egingo dute. Bihar auzo bazkaria egingo da 14.00etan eta 19.30ean Ithaka, Intzak Hik, GZR, Lukiek eta Ezpalak taldeek joko dute.

Etzi, 12.00etan haurrentzat jolasak egingo dituzte eta 16.30ean mus txapelketa egongo da.22.30ean bertso txapelketa hasiko da. Asteartean 10.30ean meza egongo da, ondoren hamaiketakoa eta gero herri kirolak. Asteazkenean ere meza egongo da 10.30ean eta igandean Oilasko Biltzako afaria egingo dute Portun. .