Hautesleku berria izango dute Oiartzungo Iturriotz auzoan igande honetan. Dorretxean egongo da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko auzoko kutxa, Ozentzio kaleko 3. zenbakian.

Udaletik azaldu dutenez, auzoko festak direla eta, Iturriozko ohiko hauteslekua (Argiñene kaleko auzo lokala) ezingo da erabili eta Dorretxeko beheko solairua atondu du Udalak irisgarritasuna bermatu eta hauteskunde hauetan erabili ahal izateko. Zirauki kaleko atetik sartu beharko da (Ozentzio kalekoa itxita egongo da).

Gainontzeko zazpi auzoetan ez da aldaketarik izango eta maia-tzeko hauteskundeetako tokiak errepikatuko dira. Aurrekoan bezala, Ugaldetxoko bizilagunek auzo lokal berrian eman beharko dute botoa eta Elizaldekoek eskolako frontoian. Zazpi hautesleku eta 13 mahai egongo dira guztira Oiartzunen. 8.171 oiartzuarrek izango dute botoa emateko eskubidea.