Astean zehar Fondaberri aparkalekuko makineria guztia aldatuko da, azken aldian arazoak besterik ematen ez zituena goitik behera aldatuz. Hori dela eta, abonatuek aurretik zituzten abonu txartelak berriengatik aldatu beharko dituzte.

Abonu txartelen aldaketa Mutrikuko Turismo bulegoan egin beharko da gaurtik aurrera ondorengo ordutegian: goizetan, 10.00etatik 14.00etara; arratsaldetan, 16.00etatik 19.00etara. Txartelak aldatzeko epe-mugarik ez dago, baina ostiralean, uztailaren 21ean, eguerdiko 12.00etan barrerak jeitsiko dira eta abonu zaharrek ez dute funtzionatuko.