Uztailaren 23an Errenterian jokatuko den pilota jaialdi profesionalari begira, antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur eta bihar Agustina Otaola pilotalekuan sarrerak saltzen jarraituko dute. Leihatila 17.00etan irekiko dute.

Gaurtik aurrera, gainera, Internet bidez eros daitezke sarrerak Asperen webgunean: www.aspepelota.eus. Sarreren prezioa 30 eurokoa da.

Bestalde, jaialdiaren egunean bertan, frontoiko leihatilan, 16.00etatik aurrera, zutik ikusteko sarrerak 15 euroan eta saldu ez direnak erosi ahal izango dira.

Erakundeak gogorazi du ezin dela txartelarekin ordaindu, eskudirutan ordaindu behar dela.

Egun horretako partida nagusia Elordi eta Zabaleta Altuna III.a eta Rezustaren aurka izango da. Aurretik beste norgehiagoka bat egongo da 17.00etan hasiko dena.