Ibarrako Udalak duela zenbait hilabete jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundia Ibarrako Bista Ona izeneko eremuan (01-745 lursaila) ingurune naturala eta azpiegitura berdea hobetzeko lanean ari zela. Izan ere, Ibarrako Udalak eremu honen azpiegitura degradatuak leheneratzeko eta hobetzeko diru-laguntza eskatu zuen.
Lan hauek, zenbait hilabetetan zenbait ibartarren etxera iristeko bideak itxi behar izana ekarri dute. Udalak jakinaraztera eman nahi izan duenez, egin beharrekoak bukatu dituzte eta beraz etxerako bidea itxita izan dutenek bidea irekita izango dute aurrerantzean. Egin beharreko guztiak amaitu-tzat eman ditu Udalak.