Beasainmendiko Kultur Elkarteak jakitera eman duenez, aurten ere, iraileko lehen asteburuan, Beasainmendiko festak ospatuko dira. Irailaren 2 eta 3an izango dira, eta dagoeneko egitaraua prest dago.
Lehenengo egunean, larunbatean, herri afaria eta mus txapelketa egingo da. Igandean, aldiz, 08.00etan, suziriak izango dira, eta 10.45ea herri meza trikitilari eta bertsolariekin. Ondoren, 11.30ean kros herrikoiaren txanda izango da, 11.45ean Aizkorri Mendizale Elkartekoiei ongi etorria egingo zaie, eta 12.00etan Larje eta Narbaiza trikitilariak eta Maddi Aiestaran eta Iker Zubeldia bertsolariak izango dira. Eguerdiko 13.00an, aldiz, Juan Garmendia eta Arantxa Labakari omenaldia egingo zaie.
Bazkariaren aurretik, herri kirolak izango dira. Arratsaldean, berriz, haur jolasak 17.00etan, eta erromeria 18.30ean.
Usurbera igoera ere egingo da 3an, 11.30etatik aurrera. Parte hartzeko izena eman behar da.