Hernani Errotzen elkarteak, datorren astean, uztailaren 17tik 20ra Euskal Herriko historiaren ikastaro berri bat eskainiko du Biteri kultur etxeko ikastaro gelan.

Egunero bi orduko saioak burutuko dira, 10.00etatik 12.00etara. Orotara zortzi orduko ikastaroa izango da.

Ikastaro honetan Nabarralde erakundeak Euskal Herria eta Nafarroako historiaren irakurketa orokorrra eskainiko du.

Izen-ematea atzo amaitu zen, baina interesa dutenek antolakuntzarekin harremanetan jar daitezke hurrengo helbide elektronikoan: herriaerro- tzen@gmail.com.