Surfa eta musika izango dira protagonistak larunbat honetan Zumaiako Itzurun hondartzan.

17.00etatik aurrera, surflariak Itzurun hondartzara hurbiltzen hasiko dira. Bertan, doako surf ikastaroak izango dira joaten direnentzat.

Ondoren, lehorrean jarraituko du festak. Izan ere, 19.30etik aurrera DJak egongo dira bertan jarriko duten oholtzan musika pintxatzen.

Esther Sound Sister, DJ Goiko eta DJ Julen Lujan DJ-en musika emanaldiak izango dira arratsalde eta gauean zehar.

Beste urteetan ez bezala, aurten esan dutenez, ez dute parrilan janaririk prestatuko.