Udako oporraldian irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, Tolosako Udalak Biblioporrak izeneko proiektua martxan jarri du eta irailera bitarte gazte tolosarrentzat liburuez beteriko txokoa izango da Udal Liburutegian.

Udaletik azaldu digutenez, “gazteentzat pentsatutako proiektua da hau”, eta beraz, 0-16 urte bitartean dituztenek Udal Liburutegiko 3. solairura joan eta liburu sortak izango dituzte eskura udako oporraldi guztian zehar. 2001 urtean hasi zen Tolosako Udala Biblioporrak proiektua martxan jartzen, eta urtero antolatzen da orain. Antolakuntza ordezkariek azaldu digutenez, oso garrantzitsua iruditzen zaie gazteek egunerokotik atera eta oporraldian ere “irakurketaz goza- tzen jakitea”, eta horretarako “gustuko dituzten liburuak eskura izatea” ezinbestekoa dela diote.

Horretarako, adinaren araberako gidak prestatu dituzte Udal Liburutegiko langileek. Gida hauetan, HH, LH1 (6-7 urte), LH2 (8-9 urte), LH3 (10-11 urte) eta DBH-ko adin ziklo bakoitzerako liburu gomendagarriak jasotzen dira. Gainera, gida hauetan mota askotariko liburuak aurki daitezke. Irakurterrazak, zailagoak direnak, modan dauden liburuak... denetatik.

Uda guztian zehar liburutegia 10.00etatik 13.000etara bitarte irekita izango da.