Legazpiko eta Gabiriako Aztiria auzoko jaiak ospatuko dira asteburuan. Festak ostiralean hasiko dira, 19.00etan, bola eta toka txapelketekin. Auzotarrek parte hartuko dute. 20.00ak baino lehen eman behar da izena. 21.00etan auzo afaria egingo dute Aztiria erretegian eta 23.00etatik aurrera Josu Zubiarekin abestuko dute.

Larunbaterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 11.00etan auzotarrek Otañora mendi irteera egingo dute. 13.00etan poteoa egingo dute. 18.00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da. Ondoren, pintxo eta ardo banaketa egingo dute, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituta. 21.00etan bertso afaria egingo dute Aztiri Bat elkartean. Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsolariek abestuko dute. Ondoren erromeria egingo dute, goizaldera arte.

Igandeari dagokionez, 10.00etan Gabiriako txistulariek goiz eresia egingo dute. 10.30ean 17. mendi lasterketa hasiko da. RockTheSport-en webgunean eman behar da izena. 11.00etan meza egingo dute eta 12.30ean auzoko nagusi bati omenaldia egingo diote. 12.45ean mendi lasterketako sariak banatuko dituzte, Elustondo anai-arrebak trikitilariekin. 13.00etan Goruntz taldeak dantzatuko du. 18.30ean Lakiolatarrek aizkora desafioa egingo dute, auzoko gazteek lagunduta. 18.30ean herrialde mailako bola lehiaketa egingo dute. Trikitilariek iluntzera arte joko dute.

Jaiak asteartean bukatuko dira. 11.00etan meza egingo dute eta ondoren hamaiketakoa.

Legazpiko Junetorri autobusak legazpiarrak Aztirira eramango ditu asteburuan. Larunbatean autobusak 17.30ean, 19.00etan eta 20.30ean irtengo dira Urtatzatik eta 18.15ean, 19.45ean eta 21.15ean Aztiritik eta igandean 10.30ean, 12.00etan, 13.15ean, 17.30ean, 19.00etan eta 20.30ean Urtatzatik eta 11.15ean, 12.30ean, 14.00etan, 18.15ean, 19.45ean eta 21.15ean Aztiritik.