Astigarragaren II. Kros Herrikoia uztailaren 15ean egingo da, 17.30ean hasita. Irteera eta helmuga leku berean izango dira, Kale Nagusian, esne makinaren parean.

Ibilbidea 5,7 km-koa izango da. Kale Nagusiatik irtengo dira, Apeztegi plazatik eta kultur etxe zaharretik pasako dira, Zarkumendegira joango dira bidegorritik, Zarkumendegin buelta emango dute eta bidegorritik itzuliko dira; ondoren Galtzaur kaletik eta Donostia ibilbidetik ibiliko dira, hor errepidea guru-tzatu beharko dute eta amai-tzeko Txingurritik, Ibailurtik, hezegunetik eta Pelotari kaletik igaroko dira Kale Nagusian izango den helmugara iristeko. Amaieran, Joseba Barandiaran plazan sariak banatuko dira: barazki saski bana lehen emakumeari eta lehen gizonezkoari.

16 urtetik gorakoek parte har dezakete lasterketan eta izena herrikrosa.eus webgunean eman beharko dute. Parte-hartzeak bost euro balio du.