Udak hainbat ordutegi aldaketa ekarri ditu
Beasaingo Mugiment txartelaren eta Ataungo udal liburutegiaren ordutegiak aldatu dira
Udarekin batera, ordutegi asko udako ohituretara egokitzen dira. Beasaingo Antzizar kiroldegiak, adibidez, Mugiment txarteleko ordutegia egokitu du jada. Udako denboraldirako ordutegia da orain martxan dagoena eta irailera arte luzatuko da; izan ere, irailean Mugiment txartelaren ohiko ordutegia berreskuratuko da.
Aipatzekoa da udan ez dela aste barruko eta asteburuko bereizketarik egingo, eta, beraz, txartela erabilgarri dago asteko egun guztietan. Hori horrela, Antzizar kiroldegiak ondorengo ordutegia aukeratu du: goizeko 9.00etatik arratsaldeko 14.00etara.
Ataunen ere izan dira ordutegian aldaketak. Besteak beste, udal liburutegiak udako ordutegia du dagoeneko abian. Liburutegia 10.00etatik 13.00etara dago erabilgarri. Udako ordutegia indarrean dagoen bitartean, liburutegi zerbitzua San Martinen emango da.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun