Andoaingo udal liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak datozen egunetarako adin guztietarako ipuin kontaketak antolatu dituzte.

Hasteko, gaur Dorleta Kortazarrek helduentzako 80 amandre istorioa kontatuko du. Hitzordua 20.00etan Goiburu plazan izango da.

Datorren astean, familientzako bi zita izango dira. Uztailaren 4ean Juan Kruz Igerabidek Lamiak Leitzaranen ipuina kontatuko du eta beste modu batez izan ez litekeenez, Otietan, Lei-tzaran Bisitarien Etxean, izango da saioa. Kontaketa 17.30ean hasiko da.

Azkenik, uztailaren 5ean, Kontalari2 taldeak, Ahoa bete jolas eskainiko du 18.00etan Sorabilla auzoan.

Ekimen honekin kultur jarduerak ohiko espazioetatik ateratzea ere ahalbidetzen da, kultura jendearengana hurbilduz.

Liburutegia udara guztian zehar zabalik egongo da.