Andoainek ipuin kontaketak antolatu ditu
Gaur helduentzako istorio bat eskainiko da eta datorren astean familien txanda izango da
Andoaingo udal liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak datozen egunetarako adin guztietarako ipuin kontaketak antolatu dituzte.
Hasteko, gaur Dorleta Kortazarrek helduentzako 80 amandre istorioa kontatuko du. Hitzordua 20.00etan Goiburu plazan izango da.
Datorren astean, familientzako bi zita izango dira. Uztailaren 4ean Juan Kruz Igerabidek Lamiak Leitzaranen ipuina kontatuko du eta beste modu batez izan ez litekeenez, Otietan, Lei-tzaran Bisitarien Etxean, izango da saioa. Kontaketa 17.30ean hasiko da.
Azkenik, uztailaren 5ean, Kontalari2 taldeak, Ahoa bete jolas eskainiko du 18.00etan Sorabilla auzoan.
Ekimen honekin kultur jarduerak ohiko espazioetatik ateratzea ere ahalbidetzen da, kultura jendearengana hurbilduz.
Liburutegia udara guztian zehar zabalik egongo da.
Temas
Más en Bertan
-
"Gernika batailoia, askatasunaren ametsa" liburuaren aurkezpena Azpeitian
-
Beasain: Loinatz Abesbatza logra el segundo premio y el galardón del público en el ‘Concurso Nacional de Corales Antonio José’ de Burgos
-
Arrasate: cita a ritmo de baile para jóvenes con diversidad funcional
-
Hernani se queda sin cabalgata de Reyes