Larunbat arratsaldean txirrindularitza eskolen San Joan saria egin zuten Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Mutilen haur mailako lasterketa Goierri-Zatika taldeko Unai Taboada Miguelez zumarragarrak irabazi zuen. Bigarren postuan Lokatzako Arkaitz Ilarduia Arteaga sailkatu zen eta hirugarren postuan Lokatzako Unai Mondragon Bazurto. Haur mailako neskei dagokienez, Ainhoa Plaza nagusitu zen. Bigarren postuan Irati Ansola sailkatu zen eta hirugarrenean Ibone Diaz.
Kimu mailako lasterketari dagokionez, mutilen artean Markel Diaz nagusitu zen. Bigarren postuan Jakes Zubizarreta sailkatu zen eta hirugarrenean Luken Olalde. Neska onena Katixa Navarro izan zen. Bigarren postuan Izaro Ezpeleta sailkatu zen eta hirugarrenean Maialen Sancho.
Saskibaloia
San Joan proba Goierri kirol elkartearen txirrindulari-tza sailak antolatu zuen. Saskibaloi sailak, berriz, 3x3 txapelketa antolatu zuen. Urteroko moduan, neska-mutiko askok parte hartu zuten eta primeran pasa zuten.