San Joan bezperaren baitan egitarau zabala antolatu dute Ibarran Hauspoa kultur erakundeen elkargune taldeko kideek.

20.30ean hasita, afari herrikoia izango dute sua piztu aurretik. Ondoren, 21.30ean, San Joan bezperako sua piztuko dute Alur Dantza Taldeko kideek eta honen inguruan emanaldi bat eskainiko dute 21.45ean. Festa gauarekin amaitzeko, erromeria izango da plazan.

Ostiralera begira, Udalak zenbait ohar helarazi nahi izan dizkie ibartarrei. Suaren gainetik salto egiteko oinetako itxiak eraman beharko direla eta haurrak suaren inguruan gurasoen ardurapean egongo direla adierazi nahi izan dute.