Bizipoza Jaialdia ospatu zuten Amasa-Villabonan igandean
Musika eta dantza emanaldiak, pintxo dastaketak eta beste hainbat ekintza izan ziren igandeko ospakizunean
Igandean ospatu zuten Bizipoza Jaialdia Amasa-Villabonan. Ekintza ugari izan ziren egun guztian zehar. Go!azen-eko lagunak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta Xabi Solano izan ziren, besteak beste, Errebote plazan ospatu zen festan.
Ekintza ezberdinez beteriko egitaraua antolatu zuten elkarteko kideek. Musika ikuskizunez gain, erraldoi eta buruhaundien kalejira edota Etiopia Utopia-ren eskutik pintxo eta ogitarteko dastaketa eta txokolatada ere izan ziren festan. Oinkari Dantza Taldeak ere eskaini zuen emanaldia. 36 elkarte dira Bizipoza taldea osatzen dutenak, eta igandean Villabonan horietako 16 egon ziren arren, guztiek jaso zuten merezitako eskertza eta aitorpena Joseba Labaka elkarteko lehendakariaren eskutik. Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak ere izan zituen eskertza hitzak. “Gaixotasunak pairatzen ari diren pertsonen eta beren familien ongizatearen alde, aniztasunaren alde edota euskararen alde horrenbeste lan egiten duten elkarteak” Villabonan elkartzea “ohore handia” zela aitortu zuen.
Gainera, indibidualismoa nagusi den garaietan horrelako lana egiten duen elkarte batentzat bailaran beti lekua izango dela ere esan zuen alkateak. “Guretzat hoberenak zarete eta maite zaituztegu” esaten amaitu zuen. Bailarako herri txikietako Udalen babesa ezinbestekoa izan dela ere nabarmendu zuen.
Temas
Más en Bertan
-
EAJ-PNV Urola Kosta se ausentó de la Asamblea General de la Mancomunidad en protesta por la gestión de EH Bildu
-
Eibar, camino de la declaración de zona residencial tensionada
-
En Donostia con arena y en Urretxu con nieve
-
Las amenazas al euskara y la encrucijada ante sus retos de futuro, a estudio en Azpeitia