Zelai Ondo auzoko festak iritsi dira. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute eta datorren asteko ostiralean amaituko dute festa San Joan Suarekin.

Esan bezala, festak gaur hasiko dira eta lehen ekitaldia Txupinazoa botatzea izango da hasiera emateko arratsaldeko 18.30ean. Ordu erdi beranduago, irristaketa jolasak izango dituzte, ZKEKo Irristaketa taldearen eskutik. 19.30ean parrillada egongo da bolatokian eta 21.00etan JTA elektrotxarangak joko du. Azkenik, 23.30ean DJ Bon-en saioa izango da.

Bihar goizeko 9.00etan hasiko dira Ihintzako txistulariak kaleak alai- tzen eta 11.00etatik 14.00era haurrentzako puzgarriak eta marrazketa txokoa egongo da. 12.00etan Zelai Ondoko VIII. Patata Tortilla Lehiaketako tortillak aurkezteko epea amaituko da eta ordu bat beranduago sari banaketa eta pintxo-potea egingo dute. Arratsaldean zehar haurrentzako puzgarriak, bolatokia eta toka egongo dira eta 20.00etan Fan&Go taldearen emanaldia egongo da. Ondoren parrillada egingo dute (19.30-22.30) eta amaitzean talde berberaren kontzertuak jarraituko du.

Etzi ere Ihintzako txistulariak irtengo dira goizeko 9.00etan eta egunean zehar Bola eta Toka txapelketa, Auzo Krossa eta Auzo Bazkaria egongo dira.

Festak astean zehar etena egingo du ostiralera arte. Egun horretan, 20.00etan sardina jateko aukera egongo da Mondrako aparkalekuan. 21.00etan batukada feminista egongo da eta 22.00etan San Joan Suaren ordua izango da. Amaitzeko DJ Arosen sesioa egongo da.