Hondarribia: Bordari eta Satarka literatur lehiaketa martxan da
Lanak irailaren 15era arte aurkeztu daitezke, BAZean, telematikoki Udalaren webgunean edo posta arruntez
Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur-sorkuntza suspertzeko asmoz, Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du, 38.a hain zuzen.
Lanak aurkezteko epea 2023ko irailaren 15era arte egongo da zabalik eta lehiaketak bi sari-atal izango ditu. Alde batetik, Bordari ipuin saria eta, bestetik, Satarka olerki saria. Parte hartzen duten lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute
Bordari sariaren baldintzei dagokienez, gaia librea izango da eta ipuinek 3 folio izango dituzte gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatziak. Atal honetan hiru sari banatuko dira: lehen saria 800 eurokoa eta bigarren saria zein Hondarribia saria ( Hondarribian jaioa edota bertako biztanleak direnentzat bakarrik izango da), 400 eurokoak. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
Satarka ataleko sariak berdinak izango dira. Kasu honetan, olerkiek 50 lerro izan beharko dituzte gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatziak.
Lanak Udaleko BAZean aurkeztu daitezke, baita telematikoki Udalaren web orriko Sarrera Erregistro elektronikoaren bitartez edo posta arruntez honako helbide honetan: Javier Ugarte 6, 20280, Hondarribia
Temas
Más en Bertan
-
El puerto de Mutriku servirá de marco a la cuarta jornada de la Liga de Trainerillas de Gipuzkoa este sábado
-
La Oficina de la Energía de Azpeitia ha atendido más de 200 consultas en su primer año de andadura
-
En busca de la mejor hamburguesa 'made in Azpeitia'
-
Agiti, la desconocida cala de Donostia cubierta por el cemento