Arma Plaza Fundazioak egin duen Mariñel itsason- tziaren posterra aurkeztu berri du. Egurrezko ontzi hau udalerriko Benta Zaharrean dago gaur egun eta hiriko Itsas Ondarearen parte da.
Luis Ruiz Padron arkitektoaren marrazkiekin egindako poster bat da. Horretan, itsasontziaren zati guztiak eta bere nomenklatura ikus daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz. Xehetasun horietan guztietan funtsezkoa izan da Gregorio Kanpandegiren (Mariñel itsason- tziko patroi ohia) eta Inaxio Olaziregiren (Olaziregi ontziolaren jabea, itsasontzien diseinuan eskarmentu handia duena) lankidetza. Prozesu guzti honetan Koldo Ortega historialariak ere bere laguntza eskaini du.
Posterraren aurkezpenean, Juan Luis Silanes Fundazioko lehendakariordeak eta SUSTRAIAko kideek eskerrak eman zizkieten proiektu honetan parte hartu duten guztiei, baita Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiari eta Eusko Jaurlaratzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari ere. Bestalde, laster hasiko diren ontziaren mantentze-lanen beharra eta garrantzia gogorarazi zituzten.
Hemendik aurrera, posterra salgai egongo da Arma Plazan, 5 euroko prezioan, baita online ere, www.armaplaza-denda.eus webgunean.