Ekainaren 23ko gauean familia eta lagunekin elkartu eta herriko txoko ezberdinetan sua piztea tradizioa da. Horiek horrela, gau berezi honetan ingurumen zein pertsonen segurtasuna bermatzeko, egingo diren suak jakinarazi beharko zaizkio Udalari.

Aditzera eman dutenez, ostirala izango da udaburuko suen berri emateko azken eguna. Sua eremu publikoan egingo bada, baimen eskaera aurkeztu beharko da udaletxean. Eremu pribatuan bada, komunikatzearekin bakarrik nahikoa izango da.

Eskaera eta komunikazioak udaletxean bertan edo online aurkeztu daitezke. Eskatzailearen datu pertsonalak eta sua non egingo den zehaztu behar da.

Egingo diren suek segurtasun neurriak betetzen dituztela ziurtatuko dute udaltzainek. Gogorazi dutenez, pila ez da hiru metro baino handiagoa izango; erregai solidoak erre behar dira; ke handia sortzen duten edo toxikoak diren materialak ezin dira erre; eraikin, linea elektriko, instalazio, altzari eta ibilgailuetatik gutxienez hamabost metroko distantziara utzi behar da eta ezin da sua urbanizatutako zoladuraren gainean egin.

Irizpide hauen inguruko zalantzak argitzeko Udaltzaingora dei daiteke (tel.: 943 493 311).