Aiako ludotekakoak (HH2tik LH2ra artekoak) Donostiako txikipark espazialera egingo dute irteera ekainaren 22an. Irteera ordua 10.30ean izango da eta itzulera 14.30ean. Autobusa Etxekotik abiatuko da eta itzulerako geldialdia bertan egingo du.

Xatur gaztelekukoak (LH3tik aurreko gazteak), aldiz, Arcachoneko ur parkera joango dira ekainaren 28an. Autobusa 8.30ean irtengo da Etxetxotik eta buelta 19.00ak inguruan egingo dute.

Izena emateko aukera, bi kasuetan, 19ra arte egongo da kultur etxean. Donostiako txikiparkerako bi euro ordaindu beharko dira eta ur parkera joateko 10 euro.