Kalean Ehuntzeko Eguna ospatuko dute larunbatean Zumarragan
Zelai Arizti parkean elkartuko dira, 10.00etatik 13.00etara, elkarrekin ehuntzeko
Larunbatean Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna ospatuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan, bederatzi hiri eta herritan ospatuko da, 25 bat elkartek antolatuta, Kaleak gureak dira lemapean.
Zumarragan Zelai Arizti parkean egingo dute, 10.00etatik 13.00etara. Nahi duten guztiek elkarrekin ehuntzeko aukera izango dute goiz osoan zehar. Egitasmo honen helburua ehuntzea aldarrikapen feministarako baliatzea, emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egon diren diziplinak kalera ateratzea, harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraikitzea eta ehuntze lanaren atzean dagoen jakinduria erakustea eta aldarrikatzea da.
Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021an, bi lagunek bultzatuta: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKEko Blanca Caballero. Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean.
Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna Pasaian, Astigarragan, Errenterian, Hondarribian, Gasteizen, Eibarren, Tolosan eta Donostian ere egingo da. Ekimenak Aldundiaren babesa du eta Zumarragako ekitaldia Julita mertzeriak eta herriko ehuleek antolatu dute.
Temas
Más en Bertan
-
Servicios Sociales de Eibar ha tramitado 2.300 prestaciones y 675.822 euros a Ayudas de Emergencia Social en 2025
-
85.000 euros para 'blindar' Ixpilla frente al cambio climático en Zarautz
-
Los proyectos de accesibilidad y los presupuestos participativos marcan la agenda de Deba en 2026
-
La 17ª edición de Krea Bidasoa girará en torno a la industria, la innovación y al ahorro energético