Aurten ere, Ordiziako Udalak ongietorria emango die haur jaio-berriei, izan ere, oso garrantzitsutzat ematen du Ordiziako komunitatera batzen diren guztiei ongietorria ematea. Hori horrela, Santa Ana jaietan 2022an jaiotako haurrentzako ekitaldi bat antolatuko da; bertan, Ordiziako festetako zapi urdina jarriko zaie neska eta mutil txikiei.

Ordiziarra izanda, atzerrian bizi eta 2022an haurra izan dutenek ere parte hartu ahal izango dute ekitaldian. Presentzialki Ordizian egon ezin badira ere, zapia urdina helaraziko zaie. Horretarako haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea bidali beharko da komunikazioa@ordizia.eus helbidera.