Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak Antzerki Topaketak ospatuko du Baztartxo an-tzokian gaur, 11.00etatik aurrera. Emanaldia doakoa izango da eta sei antzezlan antzeztuko dituzte Ikastola 40 ikaslek goizean zehar: Batasunaren boterea, Ekainak 24, Etorkizun zun zun, Bion arteko partida, Ametsez suziria eta Gora ezkonberriak.

Azkoitiko Antzerki Topaketak hogeita hamar urte bete ditu aurten. Bigoterik Gabea antzerki taldeak zuzentzen du Xabier Munibe Iikastolako antzerki eskola eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antzerkiarekiko pasioa sustatzea da bere helburu nagusia.