Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Mugaz Gaindiko Eskolarteko Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatu dute aste honetan Ficoban, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Helburu nagusia hiru udalerrietako ikasleen arteko hurbilketa eta harremana bultzatzea da, kirol eta jolas jardueren bidez.

Ekimen honetan ikastetxe ezberdinetako 600 haur inguruk hartu zuten parte eta hainbat kirol-kluben laguntzarekin antolatutako 17 tailer eta jokoz gozatzeko aukera izan zuten. Mini Olinpiadetan egin ziren kirolen artean atletismoa, txirrindularitza, mahai-tenisa, arrauna, xakea, eskubaloia, surf-skatea, futbola, tenisa, errugbia, volley ball-a, badmintona eta round neta zeuden.

Gainera, programaren barruan marrazki lehiaketa bat ere egin zen eta hautatu ziren marrazkiak udan Bidasoako Interpretazio Zentroan, Zubi Etorbidean, erakutsiko dira. Horrela, artista gazteek beren sormena erakusteko aukera izango dute.

Azkenik, nabarmendu behar da ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa duela.