Zarauzko Antoniano Ikastetxeak Eskola Jasangarria ziurtagiria lortu du. Lehenik Eskola Agenda 21ean eta ondoren Eskola Agenda 2030ean egon da lanean ikastetxea 16 urtez.

Aurreko ikasturtean ziurtagiria lortzeko erabakia hartu zuten eta, horretarako, Eskola Jasangarriaren autoebaluazioaren 100 itemeko galdetegia aztertu ondoren, eskolaz kanpoko teknikarien auditoria bisita gainditu behar izan dute.

Ziurtagiri honek Eskolako Agenda 2030 programan nabarmendutako esperientziak goraipatzen ditu. Hau da, ikastetxearen lana, prozedurak, esperientziak, ikastetxearen hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea aitortzen du. Eskola Jasangarria ziurtagiria lau urtetik behin berritu behar da eta Antoniano Ikastetxearentzat “indarberritzea izan da, sari bat”, egiten ari den eta egiten jarraituko duten guztiaren errekonozimentu bat da. Gauzak horrela, Eskola Jasangarriaren agiria ekainean jasoko dute. Busturian izango da ekitaldia eta Eusko jaurlaritzaren eskutik jasoko dute agiria.

Ikastetxearen esanetan, “Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso dugu, jasangarritasunerantz egindako lan onagatik eta ahalegin hau hezkun- tza komunitate guztiari eta ikastetxearen eguneroko bizitzara zabaltzeagatik. Meritua guztiona da, baina ez dugu aipatu gabe utzi nahi azken bi urteotan lanean fin-fin aritu diren Eko-ordezkariak” .