Arana eta Aranagoikoa kaleen arteko bidean trafikoarentzat aldaketak izango dira gaurtik aurrera. Ur hornidura eta saneamendu azpiegituretan egin beharreko berritze lanak direla eta, Arana kaletik Aranagoikoa 3 arteko errepidean errail bat itxita izango dela adierazi du Azpeitiko Udalak.

Lan horiek direla eta, beraz, errepide zati horretan noranzko bakarra izango da erabilgarri eta Aranagoikoa, Santutxo eta Etxe-alaira karakoletik igo beharko da. Lanak hiru aste irautea aurreikusten da. Azpeitiko Udalak sor daitezkeen endredoak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die auzo horietako bizilagunei.