Miren Ros adituak Nerabeak eta mugikorrak. Informazioa, kontzientzia eta erabakiak hitzaldia emango du bihar, 18.00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek labur.eus/o2Wj5 helbidean eman behar dute izena. Hitzaldi hau Urretxuko Udalak antolatu du, herriko guraso talde batek eskatuta.

Rosek sakelekoaren eraginari buruz hitz egingo du eta parte-hartzaileek gurasoek sakelekoarekin duten harremanari buruz hausnartuko dute. Izan ere, gurasoak beraien seme-alaben eredu dira. Horretaz gain, Rosek parte-hartzaileen galderak eran-tzungo ditu.