Nerabeei eta mugikorrei buruzko hitzaldia Urretxun
Miren Ros adituak egingo du, bihar 18.00etan Urretxuko udaletxeko portaloian
Miren Ros adituak Nerabeak eta mugikorrak. Informazioa, kontzientzia eta erabakiak hitzaldia emango du bihar, 18.00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek labur.eus/o2Wj5 helbidean eman behar dute izena. Hitzaldi hau Urretxuko Udalak antolatu du, herriko guraso talde batek eskatuta.
Rosek sakelekoaren eraginari buruz hitz egingo du eta parte-hartzaileek gurasoek sakelekoarekin duten harremanari buruz hausnartuko dute. Izan ere, gurasoak beraien seme-alaben eredu dira. Horretaz gain, Rosek parte-hartzaileen galderak eran-tzungo ditu.
Temas
Más en Bertan
-
Giro ezin hobea Oiartzungo jaietan
-
Revés al movimiento ciudadano contra el parque eólico de Piaspe
-
Girabira regresa este verano a los parques de Irun con nuevas jornadas temáticas para familias
-
El Ayuntamiento de Deba apela a la convivencia frente a los problemas de ruido por las noches en sus calles