Zumarragako Udalak Asviamie amiantoaren biktimen elkartearekin hitzarmena sinatuko du. Duela aste batzuk amiantoaren biktimek aurkeztutako mozioa onartu zen eta bertan Gizarte Zerbitzuei biktimei eta beraien senitartekoei laguntzeko eskatzen zitzaien. Mozioa osoko bilkuran ordezkaritza duten alderdi guztien oniritziarekin onartu zen.
Ondoren, udal ordezkariak Asviamieko ordezkariekin elkartu ziren eta hitzarmen bat sinatzea erabaki zuten. Zumarragako Udala Asviamierekin hitzarmena sinatuko duen lehena izango da.
Hitzarmen horren eskutik, herritarren artean sentsibilizazioa landuko da (hitzaldiak, bideoak…), osasun arloko langileekin lan mahai bat eratuko da, biktimei eta beraien senitartekoei aholkulari-tza zerbitzua eskainiko zaie eta Asviemieri baliabideak eskainiko zaizkio.
Hitzarmenak bi urteko iraupena du. Asviamieko kideek azkeneko osoko bilkuran ere parte hartu zuten eta Zumarragako Udalari eskerrak eman zizkioten.