Usurbilen datorren ikasturterako eskolaz kanpoko kirol eskaintzari lotutako hainbat hitzordu izango dira aste honetan. Informazio bilerak eta ate irekien jardunaldiak egongo dira. Izena emateko epea maiatzaren 15etik 26ra izango da.

Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa eman eta plangin-tza aurkezteko familiekin bilerak egongo dira. Asteartean Zirimarari buruz mintzatuko dira eta ostegunean multikirolari buruz. Bi bilerak Agerialdeko jangelan burutuko dira 17.00etan.

Zirimara ezagutzeko ate irekien jardunaldien egutegia hau da: Usurbilen, asteartean eta hilaren 16an, HH5-LH1-LH2 (16.30–18.30) eta maiatzaren 11n eta 18an, LH3-LH4 (16.30–18.30); Zubietan, maiatzaren 10ean eta 11n (16.45-18.15); Aginagan, maiatzaren 8an eta 15ean, (16.45-18.15); eta familian, zero eta sei urte bitartekoentzat maiatzaren 9an eta 16an (17.30-18.30).