Síguenos en redes sociales:

Astronomiaren astea egingo da Zarautzen

Bihar ‘Unibertsoa ez al da handiegia’ hitzaldia egongo da 19.00etan

Astronomiaren astea egingo da Zarautzen

Urtero bezala Arkamurkak hitzordua hartu du astronomiarekin eta pixkat gehiago ikasteko astronomiaren astea antolatu du.

Bihar Arkarmurkaren aretoan (Santa Marina kalea, 2, 2. Solairua) Unibertsoa, ez al da handiegia? hi- tzaldia egongo da 19.00etan. Etzi, Antoniano eskolaren aretoan A la búsqueda de vida en el universo hi- tzaldia egingo dute gaztelaniaz 19.00etatik aurrera.

Larunbat honetan teleskopioaren erabilerari buruzko tailerra egingo dute Arkamurkaren aretoan 19.00etatik aurrera. Bertan Ilatargi Astronomia Elkartea eta Arkamurka Natur Elkarteko kide batzuk izango dira teleskopioen inguruko galderak erantzuteko. Ez dira irtengo behaketa bat egitera.

Maiatzaren 11an, ostegunean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Eguzki sistema Neptunotik haratago hitzaldia egongo da euskaraz. Datorren egunean, Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea 2, 1. Solairua) mahai-ingurua egingo da. Bertan Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saileko zuzendaria, Fernando Jauregi, Iruñeko Planetarioko astrofisikaria, Esteban Esteban, 12 urtez Durangoko Astronomia Gelako dibulgatzaile eta arduraduna, eta Cristina Ortega, AVS Added Value Solutions enpresako Espazioko zuzendaria egongo dira. Bertan Astronomiaren egungo egoerari buruz hausnartuko dute.

Azkenik 13an Girgillaoko Behatoki Astronomikora irteera egingo dute 17.00etan autobusa hartu eta bertan zerua eta espazioa ikusteko aukera izango dute.