Astigarragako EH Bilduk “esperientzia eta sormena” uztartuko ditu
Xabier Urdangarin Lasa alkateak buru duen zerrenda aurkeztu zuen Astigarragako EH Bilduk joan den astean. Urdangarinek berriro ere alkate izan nahi du eta berarekin batera, 17 laguneko taldea osatu du.
EH Bilduren ustez herriak dituen erronkei aurre egiteko “talde paregabea” da. “Lidergoa, esperientzia, gaitasuna eta sormena biltzen dituen taldea” dela azpimarratu zuten.
Urdangarin pozik agertu zen osatutako taldearekin. Astigarragaren alde lan egiteko “konpromiso zin-tzoa eta garbia” daukan jendea dela adierazi zuen eta zerrendakideak auzoetan, elkarteetan, kulturan, politikan eta kiroletan lanean diharduen pertsonak direla azpimarratu zuen. Gainera, udaletxeko lanetan esperientzia duen taldea eta profesionalki arlo ezberdinetan dabilena dela aipatu zuen.
Alkategaiak lau urte hauetan “Udalari emandako astinduari eta sartutako martxari eusteko” konpromisoa berretsi zuen.
Alkategaiak kantuan aurkeztu zituen zerrendako aurreneko zazpi kideak: Xabier Urdangarin Lasa, Ainara Vazquez Martinez, Naroa Del Orden Otero, Joseba Ilari Etxeberria Calvo, Aitor Guemes Oiarbide, Andoni Gartzia Arruabarrena eta Esti Neira Martinez.
Beste kide batzuk Bea Lasagabaster, Anartz Fernandez, Sara Majarenas, Asier Zabaleta, Marta Mendizabal, Unai Lizeaga eta Juantxo Zuaznabar dira.
Gainera, Urdangarinek eskerrak eman zizkien zerrendan egon arren zinegotzi gisa jarraituko ez duten hiruei, Aintzane Barandiaran, Roxali Fernandez eta Ione Olatziregiri, egin duten lanarengatik.
Temas
Más en Bertan
-
Aretxabaleta impulsa un plan de replantación para renovar el arbolado urbano
-
Pasaia moderniza con una escape room la programación del 8M
-
Los keniatas que han venido a la Urolako Trena Maratoia y la Azkoitia-Azpeitia entrenan con los niños de Urretxu y Zumarraga
-
Lazkao ofrece mucho deporte en Semana Santa